XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Izan ere, gizonezkoen komuneko leihatila txiki bat patio handira begira zegoen, eta, kristal zaharra pixka bat apurtuta zegoenez, barruko gizonek egiten zuten guztia argi ikusteko aukera zeukaten patioko ume kuxkuxeroek.
Isilpean begira egon ziren, leihatilaren ondoan pilaturik apustuak egiten txizatien portaerari buruz:
Azkenean, apustuetako galtzaileek irabazleei arbeletxeko-hezur bana ordaindu eta jolasera itzuli ziren denak.
Bidaztiak bere irudimenean bakarrik ikusi zituen eszena haiek, une hartako egoera guztiz desberdina baitzen: patio biak hutsik zeuden, ez zegoen ume bat ere olgetan
Gogoa nahasturik sentitu zuen bat-bateko burutazio ulergaitz haiengatik~ eta are gehiago nahastu zen patio handi eta huts hartan bizkar aldetik mutiko baten irudi lausotua ikusi uste izan zuenean, laugarren atarirantz abiatzen.
Atea ireki aurretik geratu egin zen eta buelta eman zuen.
Arestiko irudikapenetan ikusitako kopetile luzeko mutiko ilehoria zen.
Bidaztiari irribarrea eskaini eta atzetik segitzeko keinua egin zion, baina berau, begirada zuzen haren ondorioz, izutu egin zen eta, atzera eginez, patio txikirako eskailera-mailak tupustean jaitsi eta Hego kaleko espaloira irten zen.
Ezkerretarantz jo eta aldapan gora abiatu zen martxa bizian, arnasestuka, izandako izualdia arindu nahian eta gertatzen ari zitzaiona ulertzeko ahaleginak eginez.